XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laburpena: Bidasoako mugan gara. Mugaz aldebatean Guarda bere etxolan.

Mugaz bestealdean Karabineroa bere kasetan.

Mugaren erdian, gorputz bat zazpi puskatan: Hiru Frantzialdean, lau Espainaldean.

Tartean hilketaren gorabeherataz arduratzen diren jeneral espainarra eta fraile bat.

Baita Matrona arakatzailea eta Pexeta komun-zaintzailea ere.

Bitartean Ertzo deitutako ameslaria muga kendu nahiean dabilelarik inguruan.

Nor ote da hiltzailea?.

Erantzuna, IHAUTERIAK antzezlanean.

GOIZTIRI Bideoa .

LARRABETZU. BIZKAIA GOLOKA Baso Bidea, 1 Kontaktoa: Iñako 94-4338922 48006 Bilbao.

ARABIAR KALEJIRA Laburpena: Ikuskizun hau kalean garatzen da publikoak parte aktiboa hartzen duelarik.

Zangaluzeek ikaragarrizko altuera ematen diete pertsonaiei ikuskizun ikusgarria sorteraziz goma-espumaz eta telaz egindako arabiar itxurazko gameluak eta oinez dabilen maskaraduna dira gure pertsonaiak, eta elkarren artean parodia barregarria bilakatzen da.

Guzti hau garatzeko erabiltzen diren tresnak hauek dira: Gurditxo musikala (Musika arabiarra, noski).

Gezurrezko diruz betetako maleta, la Meka-runtz zuzendutako horratz magnetikoa eta pirotekniaz jositako petroleo dorretxoa.

Ehun mila tira bira ostean dorretxoaren leherketarekin bukatzen da.

Zangaluzeek dauzkaten goma-espumazko buruak barrutik mugi daitezke espresio esberdinaz lortuz.

Salan malekun, eta ondo pasa!.

Eskenatoki: Kale artea / Teknika: Ankaluzeak / Iraupena: Ordu bat / Ikuslegoa: Adin guztiak.

MAKINA TRANSFORMATZAILEA Euskaraz egindako antzezlan hau nahiz eta kale antzerkia izan plazetan edo eta frontoietan antzezteko aukera badago.

Laburpena: Ikuskizunaren oinarria moldatutako furgoneta batez egindako makina da.

Zientifiko zoroa eta bere laguntzailea asmakizun miresgarri bat aurrera eramaten saiatuko dira publikoaren artean nahastutako pertsonaien laguntzaz.

Furgoneta izkutuan apaintzen da makinaren itxurazagertzeko publikoaren harridura sortarazten eta orduan hasten dira benetazko gora beherak.

Zer aterako ote da gure makina liluragarritik? Hator eta asmatu!.

Ikuslegoa: Adin guztiak / Iraupena: Ordu bat.